2016/06/05

EGUNGO EUSKARAZKO GAZTE LITERATURA: EGILE ETA LAN ESANGURATSUAK

Emailea
Mikel Ayerbe Sudupe 
EHUko irakaslea. Literatur Teorian eta Literatura Konparatuan zein Euskal Filologian lizentziatua. Galtzagorri elkarteko kidea eta Behinola Haur eta Gazte Literaturako aldizkariko erredakzio kidea

Zuzendua:
DBHko irakasleei 

Hizkuntza
Euskaraz 

Lekua:
G02 Berritzegunea (Irun) 

Eguna
Irailak 26 (astelehena) 

Ordutegia
16:00-18:30 




Edukia
Gazte literatura, literatur (azpi)genero gisa, hastapenenetatik jarri izan da zalantzan eta eztabaida asko daude oraindik ere genero horren definizio, izaera eta nolakotasunaz. Izan ere, helduentzako literaturarekin alderatuz, Haur eta Gazte Literaturaren statusa bigarren mailakotzat jo bada ere, Gazte Literaturaren kasua are lausoagoa eta zehaztugabeagoa da. Bi errealitate literarioren erdian kokatzeaz gain, bestelako hainbat faktorek ere muga zorrotzak ezartzen baitizkiote Gazte Literaturari. Saioan zehar, gaiaren inguruan izan diren oinarrizko teoria eta iritzi nagusiak labur aurkezteaz gain, Euskal Gazte Literaturara mugatu eta literatura molde hori bere testuinguru sozial eta sistemikoan kokatzen saiatuko gara, eduki teoriko eta praktikoen bidez.
Helburuak
 -Euskal Gazte Literatura generora hurbilpen zehatza egitea: irakurzaletasuna, literaturzaletasuna eta bestelako mugak (hezkuntza; merkatua;…) aintzat hartuz. 
 -Euskal Gazte Literatur sorkuntza bere testuinguru sozialean, eta bere bitartekari zein hartzaileekiko harremanetan jartzea. 
 -Testuen irakurketaren eta gaiaren gaineko hainbat iritzi kritikoren bidez, elkarrekintza bultzatzea eta teoriaren aplikazio praktikoak bilatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina