Praktika onak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Praktika onak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/06/07

PRAKTIKA ONAK: PROIEKTUEN ASTEA

Emaileak: 
Irene Manjarrés (Errenteriako San José Ikastetxeko irakaslea) eta ikasleak 

Zuzendua: 
LHko 5. eta 6. mailetako irakasleei eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei 

Hizkuntza: 
Euskaraz 

Lekua: 
G02 Berritzegunea (Irun)

Eguna: 
Irailak 21 (asteazkena)

Ordutegia: 
16:00-17:30 

Edukia: 
Azkeneko bi ikasturteotan DBHko etapa osoan aste batean zehar diziplinarteko proiektuen bidez lan egin dute Errenteriako San Jose Ikastetxean. Ideiaren sorrera, ezaugarriak, kudeaketa eta ondorio batzuk azaltzeaz gain, burututako bi proiektu aurkeztuko dituzte xehetasunez.


2016/06/06

PRAKTIKA ONAK: KOMUNIKAZIO PROIEKTUAK ETA HIZKUNTZEN TRATAERA BATERATUA

Irudiaren iturria
Emaileak: 
Rebeka Karraskedo (Lezo BHIko irakaslea)
Beatriz Oyarzun (Lezo BHIko irakaslea)
Marivi Zubilllaga (San Vicente de Paul Ikastetxeko irakaslea)
Lezo BHI eta San Vicente de Paul ikastetxeetako ikasleak

Zuzendua: 
LHko 5. eta 6. mailetako irakasleei eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei 

Hizkuntza: 
Euskaraz 

Lekua: 
G02 Berritzegunea (Irun) 

Eguna: 
Irailak 22 (osteguna)

Ordutegia: 
16:00-17:30 

Edukia: 
Hizkuntzen Trataera Bateratuaren ikuspuntutik bi ikastetxetan  nolako praktikak egiten ari diren ezagutzeko aukera izan dugu. Adibideak emateko honako bi  komunikazio-proiektu hauek  azalduko dira: 
  • Ahozko Euskal Literatura: Jendaurreko Azalpena 
  • Sumario de un Teleberri

2016/06/02

PRAKTIKA ONAK: ALDERANTZIZKO KLASEA (Flipped Classroom) MATEMATIKAN ETA LAN PROIEKTUAK ZIENTZIA ARLOETAN

Emaileak:
Aritz Audikana (Hirubide BHI) eta Mikel Etxaniz (Pasaia Lizeoa) 

                          
Zuzendua:
LHko 5. eta 6. mailetako irakasleei eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei
                         

Hizkuntza:
Euskaraz

Lekua:
G02 Berritzegunea 


Egunak:
Irailak 29 (osteguna)

Ordutegia:
16:00-17:30

Edukiak: 

Matematikarako eta zientziarako konpetentziak garatzeko bi esperientzia aurkeztuko dira:
 • Alderantzizko Klasea (Flipped Classroom) delako planteamendua nola aplikatu matematikako gelan: praktika honen zergatia, ezaugarriak, kudeaketa eta ondorioak.
Eredu pedagogiko berri honek abantaila ugari eskaintzen dizkigu ikasle eta irakasleoi. Kontzeptu teoriko eta prozedurazkoak etxerako lan bihurtzen ditugun heinean, klase orduak berauen aplikazioan sakontzeko erabili ditzakegu. Ikuspegi berri honek gelako egitura, funtzionamendua eta harremanak aldatzen ditu, beste pedagogia berrietarako atea irekitzen.

 • Zientzia lan proiektuen bidez nola lan daitekeen azaltzeko, bi adibide: 
“Gurasoak datoz!”
Zure gurasoak kanpoan dira astebururako eta zuk festatxo bat antolatu duzu etxean zure lagunekin larunbata gauean. Igande goiza da, alfonbrak oso zikinak daude, eta gurasoak bi ordu barru datoz. Nola garbitu ditzakezu ahalik eta azkarren? Gaia: Erreakzio kimikoen abiaduran eragiten duten faktoreak. 
“Nork irabaziko du?”
Txirrindulari bat ihes eginda dabil Tour-eko etapa batean. Ez da asko falta helmugarako. Irabaziko al du etapa? Irabazten ez badu, non harrapatuko dute?